Presentación Cerveza Garai: Egarriari Egurra!!


Mañana a las 12:30h se presenta en Saltsan Katerin (Kurutziaga, 40. Durango) la cerveza GARAI. No faltes a la cita, te va a encantar. ETORRI ETA DASTATU!

Orain urte batzuk hasi zen Ibon garagardogintzan, eta Eduk ere garagardoa egiten hasi nahi zuela eta, biak elkartu ziren 2016an. Ekaitz berehala batu zitzaien, beti edozein saltsatan aritzeko prest.

Garagardo ugari egin dute azkenengo urte eta erdian, onak gehienak eta eskasagoren bat ere.. Beti ideia berriak bilatzen eta errezetak asmatu eta hobetzen… Gustora, sukaldaritza bezain gozagarria den zeregin honetan. Inginero amorratuak ere, beti tresneria edo prozesuren bat nola hobetu pentsatzen.

Garagardoa egin eta egin, goizean goiz hasita, hamarretako ederrak dastaketa eta guzti, eta ahal izan duten guztietan garagardo berriak probatu, eta zerbeza fabrikak bisitatu.

Inguruko lagunen egarria asetu dute orain arte, eta hemendik aurrera, jende gehiagorengana heltzeko bidea da proiektu hau. Etxean lagunentzako egiten zutena, tabernetara zabaltzea erabaki dute produktua profesionalizatuz. Beraiek sortutakoa mundura zabaltzeko era da hau, beraien afizioa jendeak goza dezan.

Urte askotarako izan dezatela ibilbidea, eta… Egarriari Egurra!!


Comments


Write a Comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *